Online doako euskarazko jokoak
Ikus ezazu Euskal Herria zenbateraino ezagutzen duzun: gure geografia, gure jaiak, gure kultura,...
eta une atsegin batetaz gozatu.
Jar ezazu frogan zeure burua!
-
Hitzeman
ARGIBIDEAK:
Aktiboa dagoen hizkiarekin hasten diren edo hizki hori daramaten hitzak asmatu behar dituzu lauki honetan agertzen den definizioaren arabera.
Ez badakizu edo zalantzarik baduzu, hitza atzean utzi dezakezu “pasatu” botoiari emanez, geroago berriro gainditzen saiatuz.
Guztira 5 minutu dituzu uztaiaren hitz guztiak asmatzeko. Zorte on!
Jolastu -
Euskal Herritar Ospetsuen Jokoa
ARGIBIDEAK:
Pertsonai ospetsu bakoitza bere ogibidearekin edo ezaguna egin zen eremu sozialarekin lotu behar duzu.
Jokoa irabaziko duzu denbora agortu aurretik pertsonai guztiak bere ogibidearekin lotzea lortzen baduzu.
Jolastu -
Mastertxef
ARGIBIDEAK:
Jokalari bat aukeratu (sukaldari gizona edo andrea) eta jokoaren maila zehaztu (erraza / ertaina / zaila) ondoren, jokoa ausazko errezeta bat hautatuko du, eta zure zeregina errezeta hori osatzea izango da, 3 urrats hauek jarraituz:
1.go Errezeta osatzeko beharrezkoak diren osagaiak aukeratu.
2. Errezeta osatzeko beharrezkoak diren tresnak aukeratu.
3. Errezeta osatzeko beharrezkoak diren urratsak ordenean aukeratu.
Urrats bakoitza burutzeko minutu bat izango duzu, eta 3 aukera huts egiteko, maila bakoitzean eskatzen diren baldintzen artean.
Jolastu -
Bertsolari Txapelketa
ARGIBIDEAK:
Jolasteko maila aukeratu behar duzu (oinarrizkoa/ertaina/goi maila)
Jolasak dituen hiru zailtasun-maila gainditu behar dituzu. Hau lortutakoan, gai jartzaileak gaia ipiniko dizu bertso bat presta dezazun. Egindakoan, bidaliguzu posta elektronikoaren bidez honako helbide honetara: leizaola@leizaola.eus eta mp3 irakurgailu zoragarria doan zure etxean jasoko duzu prestatu duzun bertsoa bertsolaritzaren arauak betetzen baditu (neurria, errima,…), bertsoa originala bada eta gutxieneko kalitatea badu.
100 lehenengo bertsoak sarituko dira adierazitako opariarekin.
Jolastu -
Euskal Track: Estropadak
ARGIBIDEAK:
Parte hartu hiru traineru txandatan, zuriune-barra erabiliz arraunean egiteko.
Arraunketa-barrak adierazten dizu noiz sakatu behar duzun ahalik eta azkarren joateko.
Saiau barra alboko marketatik ahalik eta gertuenen dagoenean sakatzen.
Gai izango zara hiru txandak irabazteko?
Jolastu -
Mapa
ARGIBIDEAK:
Saguarekin mapan klikatu behar duzu, eta ahalik eta hurbilen jarri eskatuko dizugun Euskadiko herria, ibaia, mendia, jaia eta eraikuntza. Zenbat eta azkarrago egin, orduan eta puntu gehiago irabaziko dituzu; benetako kokapenetik hurbil jartzen badituzu, puntu gehiago jasoko dituzu.
Jolastu -
Harrijasotzaile
ARGIBIDEAK:
Harrijasotzaileak harria jaso ahal izateko, pilotarekin frontoian jo beharko duzu. Harriaren pisua gero eta handiagoa izan ahala, orduan eta zailagoa izango zaizu pilotari jotzea.
Frontoiaren goialdean markagailua dago, eta, bertan, hautatu duzun jokoaren maila gainditzeko geratzen zaizun denbora agertuko da.
Zorte ona opa dizugu!
Jolastu -
ZUBIA
ARGIBIDEAK:
Jokoaren helburua irudian agertzen diren pertsonaia guztiak itsasadarraren leku batetik bestera pasatzea da, kontuan izanik bakarrik binaka pasatu daitezkeela. Gainera, zubian edo ur-bazterrean ezin dira inoiz bakarrik geratu; era berean, debekatuta dago pertsonaia hauek nahastea:
Presoa ezin da geratu edozein pertsonaiarekin, ertzainaren presentziarik gabe.
Errealeko jokalariek ezin dute bat egin Athleticeko entrenatzailearekin, beraien entrenatzailea ez badago.
Athleticeko jokalariek ezin dute bat egin Errealeko entrenatzailearekin, beraien entrenatzailea ez badago.
Jolastu -
Sokatira
ARGIBIDEAK:
Irabazi ahal izateko galderak ondo erantzun behar izango dituzu. Zure sokatirako taldeak (berdeak) arerioari (gorriari) herrestatu arte eta zapia markara iritsi arte. Asmatzen duzun galdera bakoitzak zure taldea atzerapausu bat emateko balio izango du; galdera okerra eman ostean, aldiz, arerioek emango dute atzerapausua, eta zure taldea lehiakideen zonaldera hurbilduko da, arrastratuz.
Jolastu -
Bikoteak
ARGIBIDEAK:
Buruz ikasi zein ordenean agertzen diren ondoko bikoteak eta ondoren zuk zeuk errepika ezazu eragiketa bera. 12 aukera dituzu.
Zorte on eta memoria fina izan dezazun!.
Jolastu -
Txinga Eramatea
ARGIBIDEAK:
Sakatu zuriune-barra ahalik eta azkarren; 20 segundo dituzu ahalik eta urrunen iristeko.
Zenbat metro egiteko gai zara?
Jolastu
Jokoak ondo ikusi ahal izateko, Flash Player aplikazioaren azken bertsioa instalatuta eduki behar duzu
Film laburrak
Film labur berriak euskararen erabilera sustatzeko
Hementxe ba! 2.0 websaileko 1go atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 1go atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2.0 websaileko 2. atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 2. atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2.0 websaileko 3. atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 3. atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2.0 websaileko 4. atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 4. atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2.0 websaileko 5. atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 5. atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2.0 websaileko 6. atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 6. atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2.0 websaileko 7. atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 7. atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2.0 websaileko 8. atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 8. atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2.0 websaileko 9. atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 9. atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2.0 websaileko 10. atala Euskarazko websaila
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2.0 websaileko 10. atala Euskarazko websaila
Hementxe ba! 2 0 Honela egin zen Websailaren sustapenerako bideoa
Noiz sortua: / Youtube
Hementxe ba! 2 0 Honela egin zen Websailaren sustapenerako bideoa
Eguzkilore
Noiz sortua: / YouTube
Eguzkilorea euskal etxe eta baserriak aspaldidanik apaindu ditu. Ipuin labur honetan lore eder honen istorioa kontatzen zaigu.
Haritik tiraka, Euskal Herritik biraka
Noiz sortua: / YouTube
Maitasunak buelta ugari ematera behartzen gaitu sarritan. Film labur honek adierazgarri bikaina da: gure protagonista lokarriari eutsi beharko dio, bere neska-laguna aurkitu arte. Gure hirietako toki esanguratsuak zeharkatzen ditu bere ibilbidean.
Ezagutzen zaitut?
Noiz sortua: / YouTube
Kontuz gizarte sareetan eta, orohar, interneten zabaltzen duzun informazio pertsonalarekin! Edonork zure intimitatean kuxkuxeatu dezake, zuretzako kaltegarria izan daitekeen informazioa eskuratuz. Horretaz doa oraingo honetan aurkezten dizuegun film laburra. On egin dagizuela!
Lehenengo pausua
Noiz sortua: / YouTube
Gure bizitzan egunero zenbait erabaki hartzera behartuta gaude. Film labur honetako protagonistak ez da lehen urratsa ematera ausartzen. Baina azkenean, ausardiaz beteta, aurrera egingo du. Pergoi Estudioek ekoiztutako lan borobil honek ustekabean harrapatuko zaitu. Adi egon!
Esaera Zaharrak II
Noiz sortua: / YouTube
Bekadun batek musika entzuten ari da bere ohiko lanorduan, kolperik eman gabe. Baina bapatean nagusiak alperrarena egiten topatzen du, eta bion artean, esaera zaharrak erabiliz, eztabaida polita sortzen da. Esaera zaharrak ikasteko eta eguneroko bizitzan guztiz erabilgarriak direla ikusteko aukera bikaina duzu film labur honi esker.